Hona hemen Eusko Jaurlaritzak ezartzen duen legea. Eskoletan, adin horretako haurrek landu eta lortu beharreko gaitsunak azaltzen dira bertan. gu musika arloaren inguruan ibili garenez, hona hemen arte hezkuntzako Curriculum-a.
Ikusi al denez, bertan, artearen barruan, musika arloa landu egiten da. Eskolan bete behar diren gutxieneko gaitasunak agertzen dira.
Urte batzuk pasata, gu irakasleak izango gara, eta emango ditugun ikasgaien curriculumak ezagutu baherko ditugu. lan hau aurreratzeko momentu paregabea dozue oraingoa, eseri eta komenta zer deritzozuen dekretuari buruz eta zuen iritzia eman!
Arteaz hitz egiten dugunean, ezagunak diren lanak gizonezkoenak dira, baina non dago emakumearen papera? Zergatik ez ditugu ezagutzen?
Egon badaude hainbat emakume, gure kasuan, musika egin zutenak. Bizi zen garaia dela eta, normalean anonimatoan agertzen ziren. Garai honetan ez zegoen ondo ikusia emakume batek arte lanak egitea, edota bestelako lanak ere. Emakumea etxean geratu behar zen etxeko lanak egiten, eta gizonezkoa zen langilea zena eta etxera dirua eta arrakasta ekartzen zutena. Baina egon badaude eta ezagunak dira emakume batzuen lana.
Beraz, eskoletan gai hau jorratzearen beharra ikusten dut. Curriculuma kontuan izanik, gai hau jorratzeko puntu batzuk aipatu nahi ditut:
· Eskoletan musikariez ari garenen, normalean gizonezko musikariez ibiltzen gara. Beraz, gure proposapena, musikaren historia lantzerakoan, emakumearen irudia ere kontuan izatea da, hau da, ikasleek emakume garrantzitsuenak musikan munduan egindako ekarpenak ezagutzea eta lantzea.
· Musika liburuak hartzean, ez dira emakume musikarien argazkirik ikusten, Beraz, guk ikasgelan informazio hau fotokopietan gehituko genuke, ikasleek hauek ere ezagutzeko aukera izan dezaten.
· Klaseko ariketen enuntziatuetan emakumezkoei rol batzuk eta gizonezkoei beste rol batzuk atxikitzen saihestuko genuke. Esate baterako, emakume bat etxeko andrea izan daiteke baina baita ere mekanikaria eta gizonaren kasuan, berdin. Hau ekidituko genuke, emakumea edota gizona edozein lanetan jarriz, genero desberdintzea egin barik.
Niretzako, garrantzitsua da emakume musikariak aipatzea. Gaur egun errezagoa izaten da hauek aurkitzea, baina barroko, zein klasizismo garaian kokatuz ezkero, ez da erreza izaten emakumerik aurkitzea.
Bila eta bila ondoren, web orri ezberdinetatik ondorengo emakumeak aurkitu ditut, eta aipatzea nahiko nuke, biharko egunean, lagungarria izan daitekeen informazioa baita. Beraz, emakume batzuk aipatzera noa:
Normalean, ezagunak ziren andre edota emakumeak ezagutzen baditugu, haien ondoan famatua zen gizon bat zegoelako zen, edota familia dirudun baten alaba zelako.
Hildegard Von Bingen (1098ko irailaren 16a-1179ko irailaren 17a). Alemaniar abadesa, buruzagi monastiko, mistiko, iragarle, mediku, musikagile eta idazlea.
Familia noble bateko alaba, txikitatik agerpenak ikusten zituen, Elizak gerora Jainkoak eraginak zirela konfirmatuko zituenak. Gurasoak, kezkatuta, Disibodenbergeko konbentura entregatu zuten, non latina, grekoa, liturgia, musika eta natur zientziak ikasi zituen. 18 urterekin moja egin zen. 1136an konbentuko zuzendaritza hartu zuen eta 42 urterekin, agerpenik bortitzena nozitu zuen, non bere irudipenak predikatzeko agindua jaso zuen.
Hortik aurrera, bere esperientziak idazten hasi zen. Bere bederatzi liburuetatik Scivias, mistikaren ingurukoa; Liber Vitae Meritorum, etikaren buruzkoa eta Operatione Dei teologiaren ingurukoa nabarmentzen dira. Idazteaz gain, gregoriar musika konposatu zuen, hirurogeitamazazpi kanta eta Ordo Virtutum opera idatzi zituen.
Ikusitako agerpenak Elizak benetakotzat jo zituen arren, erakunde honen eta Hildegarden arteko arremana ez zen beti oso ona izan, mojak bere ustelkeria eta erruki eza salatzen baitzituen. Eva, oinarrizko bekatuaren erruduntzat jotzen zena, errugabe zela esatera ausartu zen, deabruak engainatua izan zela hau bere bizia sortzeko ahalmenagatik inbidiaz jota omen zegoelako. Hau gutxi balitz, harreman sexualak batasun espiritual gisa aurkezten ausartu zen. Gatazkaren unerik gogorrena, Hildegardek eta bere konbentuko mojek iraultzaile gazte bat ehortzi zutenean eman zen. Gaztea deskomekatua zegoen eta Elizaren arabera, ez zuen hilobiratzea merezi. Hau dela eta, Hildegardi musika ekoiztea debebatu zioten (gerora barkatu zioten arren). 90 urtetik gora zituela hil zen.
Leonor Akitaniakoa (Poitiers, Akitania, gaur egungo Frantzia, 1122 inguruan - Fontevraudgo abatetxea, 1204ko apirilaren 1ean) Frantzia eta Ingalaterrako erregina eta Erdi Aro osoko emakumerik boteretsuenetakoa izan zen.
Erdi Aroko ohitura nagusien aurka, bere aitak ahalegin berezia egin zuen alabak hezkuntza garatua jaso zezan. Latinez irakurtzen eta idazten ikasi zuen, baita musika eta literatura bezalako arteak ere. Harrigarriago dena, emakume izan arren, zaldi gainean ibiltzen, salerosketan eta ehizan ere ikasi zuen. 1130ean, zortzi urte zituela, ama eta anaia txikia hil zitzaizkion eta, ondorioz, bere aitaren oinordeko bihurtu zen. Akitaniako dukerriaren lurrak garai hartako Frantziako aberatsenak ziren.
1137ko uztailaren 25an Frantziako oinordeko Luisekin (geroago Luis VII.a Frantziakoa izango zenarekin) ezkondu zen. Luisek Frantziako tronua eskuratu zuenean ez zuen Akitaniako dukerria hartu, bi tronuak bereizita jarraitu baitzuten. Leonorrek, beraz, Akitaniako agintea beretzat gorde zuen. Frantziako gortean ez zuten Leonorren izaera liberal eta aurrerakoia ontzat hartzen, bereziki kleroko zenbait kargudunek. Senar-emazteen artean maitasun harremana zegoen arren, berehala hasi ziren tirabira politikoak, Vermandoiseko konderriari buruzko gatazkan, besteak beste.
Luis VII.ak Bigarren Gurutzadan parte hartu zuenean, Leonorrek gogor egin zuen senarraren iritziaren aurka eta parte hartzeko gogoa erakutsi zuen. Beraz, Akitaniako ordezkari gisa joan zen bertara. Antiokian zeudela, bere osaba Poitiersko Raimundorekin harremanetan egon zela zabaldu zen eta bikotearen arteko harremana krisi sakonean murgildu zen. Hala ere, Luisek berarekin berriz bueltatzera behartu zuen eta, itzuleran, Erroman zeudela, Aita Santuak bultzatuta harremana konpontze bidean jartzeko ahalegina egin zuten. Hala ere, 1152an ezkontza baliogabetzat jo zuen Aita Santuak, beraien arteko familia harremana (hirugarren lehengusuak ziren) aintzat hartuz. Familiako alaba biak, Maria eta Alix, Luisen zaintzapean gelditu ziren eta Leonorri bere familiako lur guztiak itzuli zitzaizkion.
1152ko maiatzaren 18an Ingalaterrako Henrike II.arekin ezkondu zen. Ezkontza horren ondorioz, Akitaniako eta Ingalaterrako lurraldeak batu egin ziren eta Luis VII.aren lurraldeak halako zortzi zituen inperioa osatu zen, Plantagenet dinastiari hasiera emanez. Senar-emazte biek bost seme eta hiru alaba izan zituzten. Bere senarraren desleialtasunak bultzatuta, hiru semeren errebolta bultzatu zuen beraien aitaren kontra. Altxamendu hori garaitu ostean, Henrike II.ak Leonor atxilotu egin zuen eta giltzapean egon zen 1189ra arte.
Henrike II.a hil ondoren, bere seme Rikardo Lehoi Bihotz jarri zen agintean. Hau gurutzadetan zela, Leonorrek izan ohi zuen Akitaniako eta Ingalaterrako agintaritza. Gurutzadak amaitu ondoren, Fountevraudeko abade-etxera erretiratu zen, baina 1199an berriz atera zen Rikardo hil ondoren erregetza azken honen anaiak (Joan I.a Ingalaterrakoak) har zezan. Hurrengo urtean, 80 urte zituela, Gaztelara jo zuen Alfontso VIII.aren eta Leonorren alaben artean Frantziako erregina izango zena aukeratzera (Luis VIII.aren emazte izango zena, alegia).
1204ko apirilaren 1ean hil zen eta bere senar Henrike II.aren eta seme Rikardo I.aren ondoan hilobiratu zuten Fontevraudeko monasterioan.
Informazioa hau Wikipedia web orritik eskuratu izan dut. Bertan sartu eta link ezberdinak jarraituz, hainbat eta hainbat emakume musikarien izenak aurki ditzakegu, adibidez, Ana Bolena (1507 – 1536), Rafaella (1570 – 1656) y Vittoria (1573 –1620) Aleotti, Francesca Caccini (1587 – 1640), Elizabeth Claude Jaquet de la Guerre (1667 – 1729), etab.
Hona hemen youtuben aurkitutako musikari hauen musika ezberdinak
Ana Bolena
Gaur arte ez dut jakin zer landuko nuen blogean. Ideia buruan neukan, eta jakin banekien musikaren inguruan izatea gustatuko zidala, baina... zer landu? Nola? Nola bideratu lan hau? Hainbat eta hainbat galdera dira nere buruan, erantzunen zain daudenak, eta kurtsoa aurrera joan ahala argitzen joango naizenak. Baina oraingoan... MUSIKA zer den eta lantzeko era ezberdinak landuko ditugu.
Zer da musika?
Wikipedian ondorengo esanahia ematen digute. "Musika, bitartekotzat soinua darabilen arte bat da."
Lur hiztegi entxiklopedikoan "Hotsak arau jakinen araberakonbinatzeko antzea, denbora bitarte bat soinuzko gaiez antolatzeko artea."
Beraz, bai wikipedian bai Lur hiztegi entziklopedikoan ARTE lez izandatzen dute musika, eta holan kontsideratuta dago, sentimenduak azaltzen dituen arte bat da, pintura bezala.
Hainbat eta hainbat musika estilo ezberdin daude, bakoitzak bere armonia duena eta bere zentsua duena.
Musika estiloak: jazz, rock, punky, klasikoa, modernoa...
Musikaren historia aztertzen badugu, wikipedian azaltzen den bezala, hainbat aro ezberdindu ditzakegu:
"Herri musikaren jatorria historiaurrean dago. Seguru aski, hasiera batean erlijioari oso estu loturik izango zen, eta eginkizun estetikoa baino areago magiko-sinbolikoa izango zuen. Musika mota hori talde etniko eta kultural guztiek dute, gehienbat ahozko tradizioz transmititzen da, eta bere garapenak eta eboluzioak bide desberdinak jarraitu dituzte zibilizazio bakoitzean, baina, betiere, teknikoki nahiz instrumentalki sinplea izaten da, eta gai jakin baten inguruan bariazioak inprobisatzeko aukera ematen du. Musika horren barruan sartzen dira, hasi tribu primitiboen abestietatik eta gaur egungo jazzeraino, herrialde desberdinetako folklorea eratzen duten manifestazio musikal guztietatik igarota.
Mendebaldean, musika jasoaren garapena Grezian eta Erroman hasi zen, eta handik Europa osora zabaldu zen, bi bide erabiliz: musika profanoa eta erlijiosoa. Azken hori, kristautasunaren hedapenari zuzenean lotua.
Gregoriar kantuaVI. mendean sortu zen. Jarraian etorri zen, VII. mendean, polifonia (grekotik dator hitza, eta «ahots asko» esan nahi du). Pentagrama edo paper pautatuan musika idazteko modua XI. mendean asmatu zen. XII. mendeaz gero, musika instrumentala polifonikoaren euskarritzat garrantzia hartzen hasi zen, eta gailurrera iritsi zen Palestrinaren eta Orlando di Lassoren (XVI. mendea) konposizioekin, Berpizkunde bete-betean.
Barrokoan (1600-1750), teknika berriak asmatu ziren, hala nola monodia lagundua, errezitatiboa eta baxu jarraitua. Aro hartan jaio zen opera ere. Bach eta Haendel bezalako maisuek musika polifonikoak lortua zuen perfekzioa erakutsi zuten.
Barrokoaren handitasun-aroaren ondoren, estilo galaitsuagoko musika edo rococoa etorri zen, ponpoxoago eta finagoa. Gero etorri zen haren ordezkoak, Vienako eskolak (1770-1830), sinfonia eta kamara musikaren hainbat forma bideratu zituen. Garai hartako musika sorkuntzako ahalmen handiaren erakusgarri bikain ditugu Haydn, Mozart eta Beethoven.
Erromantizismoko musikan (1830-1900) subjektibismoa, poesia eta irudimena ditugu. Schubertekin hasi zen aldi hark Wagner eta Liszt izango zituen gorenean, eta korronte nazionalista erromantikoak iristean amaitu zen.
XX. mendean, musikaren joera ohiko arau formalak eta konposizioarenak haustea izan da, atonalitatea eta dodekafonismoa bezalako joeren bidez. Estatu Batuetanjazza sortzearekin eta aurrerapen teknologikoekin, musika konkretua eta elektronikoa etorri ziren. 1950eko hamarkadan berrikuntza handiak izan ziren, eta disko jogailuaren eta irratiaren zabalkundeak maisu zahar eta konpositore berrien obrak hedatu zituzten mundu osoan."
Eskoletan ohitura izaten dute informazio hau aztertzeko eta lantzeko, eta musika irakurtzen ikasteko, erritmoa eta horrelakoak behin eta berriz errepikatzen dira, gaia menperatu arte. Hau egokiena al da?
Alde batetik, bat nator, beharrezkoa baita kultura apur bat lantzea, baina... zelan landu al dugu musika era entretenigarri batean?
Ez dut uste era egokiena ikasteko errepikapena izatea. Azkenean, errepikapenak, aspertzera eramaten gaitu, eta hoenk ikasgaia itxusia bihurten du. Baina... ikaleak partaide bihurtzen baditugu? Haiek beren gorputzekn eta kanpoko baliabide batzuekin lan egitera laguntzen badiegu?...
Youtuben bideoak ikuste ibili naiz, eta dibertigarriak eta, azken finean, interesgarriak diren bideo batzuk aurkitu ditut.
Lehehnengo bideoan gazte talde bat ikusiko dugu. Haiek eskura barrutik hutsak dauden eta luzeera ezberdina duten tubo batzuk dituzte. Bakoitzak erritmo bat izango du, markatuko du, eta danon erritmoa batzean, ezaguna den abesti baten melodia irtetzen da. Ikusi dezagun bideoa:
Umeekin egiteko aproposa den beste bideo hau aurkitu dut. Oraingo honetan, eskuen erritmoaz baliatuta, eta bote batez baliatuta, abesti erritmiko bat osotzen dute.
Hausnarketa pertsonala
Beraz, zergatik bihurtu aspergarria musika? Aspergarria ez den arte bat da. modu batean edo bestean danak dugu musika gogoko, beraz egindezagun txikienak ere gogoko izan dezaten.
Aurreko egunean, musikak hezkuntzan duen garrantziaz aritu nintzen, eta gaur, honako artikulu bat aurkitu dut, Eroski Konsumer aldizkarian (http://revista.consumer.es/web/eu/20020501/miscelanea1/) hezkuntzaren garrantzia aipatzen duena, eta beste irakasgai batzuekin alderatuz, musikaren zergatia azaltzen duena.
"Musikaren ikaskuntzak munduaren ezagutza integrala izateko aukera ematen du
Literatura irakastearen helburua idazleak sortzea ez den bezala, edo heziketa fisikoaren xedea atletak egitea ez den moduan, musika ikasteak ez du musikariak sortzea esan nahi. Pertsonen heziketako eta kultura zabaltzeko ezinbesteko ikasgai den aldetik, munduaren ezagutza integralagoa du helburu musikak, beste ikasgai humanistiko batzuek bezala. Kontua ez da solfeoa menperatzea (orain hizkera musikala esaten zaio); aitzitik, musika tresnak (mendebaldeko mundu honetan ezagunenak direnak behintzat) ezagutu eta identifikatzeko interesa eta denbora ematea baizik; konpositore, interprete, korronte, eskola eta obra unibertsalen jakinduria geure egitea, azken batean. Musika arloko analfabetismoa desagerraraztea urruti dago oraindik, eta areago, onartu beharrean gaude gure gizartean oso urria dela espresio bide horren inguruko ezagutza eta horrek eragotzi egiten digula musikaz erabat gozatzea."
Artikulu honetako sarrera aipatu baino ez nuen nahi. Oso interesgarria iruditu zitzaidan, eta hemen jartzea pentsatu nuen, zuekin bat egiteko.
Zelan landu dezakegu musika eta hizkuntza modu dibertigarri batean?
Normalean musika ikasgaia eskoletan lantzea ez da erreza. Ikasleok musika ez dute gogoko izaten. Baina zergatik gertatzen da hau? Musika izango da arazoa ala irakasteko modua da arazoa?
Musika zein ingelesa eskolaz kanpo landu beharreko ikasgaiak direla uste dugu. Gaur egun akademia asko daude honetaz arduratzen direnak, eta oso ekintza entretenigarriak ikusten ditugu. Zergatik eskolan ez ditugu entretenigarriak ikusten?
Hona hemen Bizkaiko eskola publiko bateko irakasle baten lana. Bi irakasgai hauek bateratu ditu, eta bietan hizkuntza zein musika lantzea pentsatu du. Musikan, inglesez dauden abestiak lantzen baditu haurrak ingelesa ikasteko aukera dute, eta ingelesean, gauzak asmatzeko kantua erabiltzen du, honela musika erabiiz.
Bideo honetan irakasleak ikasleei abesti bat konposatzera animatzen ditu, eta honela, hizkuntza eta musika landu egiten dute modu dibertigarri batean!
Honen eredu izatera animatzen zaituet.
Eredu hau segitzea ez da saila, baina kosta egiten zaigun lan bat da. Zergatik ez dugu matematika gorputz heziketako orduetan lantzen, edota euskera, musika... Zergatik gai bakoitzak bere ordua izan behar du eta ezin ditugu bateratu??? hau nahi eta nahi ez proiektu bat izan behar da? Ba ez!niretzako ez behintzat, eta irakasle honentzako ezta ere.
Aipatu dudan irakasle hau ezaguna da, betidanik ezagutu dot eta berarekin proeiktu ezberdinetan parte hartu izan dut.Eta bertatik, animatzen jendea animatu nahi dut biharko egunean lan polit bat egitera.
Lehen aipatu dudan bezala, andre honek eskola honetan bi ikasgai ezebrdin ematen ditu, alde batetik ingelesa, eta bestetik, musika.
Beraz, berak egiten duena zera da, musikan eta ingelesan lantzen dituen gauza batzuk bi irakasgaietan landu, honela umeen arreta deituaraziz, eta era inkostiente batean umeak beste gai batzuk lantzen dituzte.