Aurreko egunean, musikak hezkuntzan duen garrantziaz aritu nintzen, eta gaur, honako artikulu bat aurkitu dut, Eroski Konsumer aldizkarian (http://revista.consumer.es/web/eu/20020501/miscelanea1/) hezkuntzaren garrantzia aipatzen duena, eta beste irakasgai batzuekin alderatuz, musikaren zergatia azaltzen duena.
"Musikaren ikaskuntzak munduaren ezagutza integrala izateko aukera ematen du
Literatura irakastearen helburua idazleak sortzea ez den bezala, edo heziketa fisikoaren xedea atletak egitea ez den moduan, musika ikasteak ez du musikariak sortzea esan nahi. Pertsonen heziketako eta kultura zabaltzeko ezinbesteko ikasgai den aldetik, munduaren ezagutza integralagoa du helburu musikak, beste ikasgai humanistiko batzuek bezala. Kontua ez da solfeoa menperatzea (orain hizkera musikala esaten zaio); aitzitik, musika tresnak (mendebaldeko mundu honetan ezagunenak direnak behintzat) ezagutu eta identifikatzeko interesa eta denbora ematea baizik; konpositore, interprete, korronte, eskola eta obra unibertsalen jakinduria geure egitea, azken batean. Musika arloko analfabetismoa desagerraraztea urruti dago oraindik, eta areago, onartu beharrean gaude gure gizartean oso urria dela espresio bide horren inguruko ezagutza eta horrek eragotzi egiten digula musikaz erabat gozatzea."
Artikulu honetako sarrera aipatu baino ez nuen nahi. Oso interesgarria iruditu zitzaidan, eta hemen jartzea pentsatu nuen, zuekin bat egiteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario