DENBORA PASA

ARTEAREKIN ZERIKUSIA DUTEN GAUZAK...

Blog honekin musikak hezkuntzan duen garrantzia azpimarratu nahi dut, eta lantzeko era ezberdinak azaldu nahi ditut.

Musika umeen eta pertsonen grapenerako oso garrantzitsua den gaia da.

Neretzat musika sentimendua baino gehiago da. Pertsona bezela hezten lagundu nau eta biharko egunean haurrei hau transmititzea gustatuko litzaidake.

Zuen gustokoa izaea espero dut!
Berbekin esan ezin dena eta isilean garatu ezin dena musikaren bitartez azaltzen dugu.” Victor Hugo

viernes, 30 de septiembre de 2011

Musika lantzen...

Gaur arte ez dut jakin zer landuko nuen blogean. Ideia buruan neukan, eta jakin banekien musikaren inguruan izatea gustatuko zidala, baina... zer landu? Nola? Nola bideratu lan hau? Hainbat eta hainbat galdera dira nere buruan, erantzunen zain daudenak, eta kurtsoa aurrera joan ahala argitzen joango naizenak. Baina oraingoan... MUSIKA zer den eta lantzeko era ezberdinak landuko ditugu.

Zer da musika?

Wikipedian ondorengo esanahia ematen digute. "Musika, bitartekotzat soinua darabilen arte bat da."
Lur hiztegi entxiklopedikoan "Hotsak arau jakinen araberakonbinatzeko antzea, denbora bitarte bat soinuzko gaiez antolatzeko artea."
Beraz, bai wikipedian bai Lur hiztegi entziklopedikoan ARTE lez izandatzen dute musika, eta holan kontsideratuta dago, sentimenduak azaltzen dituen arte bat da, pintura bezala.

Hainbat eta hainbat musika estilo ezberdin daude, bakoitzak bere armonia duena eta bere zentsua duena.
Musika  estiloak: jazz, rock, punky, klasikoa, modernoa...

Musikaren historia aztertzen badugu, wikipedian azaltzen den bezala, hainbat aro ezberdindu ditzakegu:

"Herri musikaren jatorria historiaurrean dago. Seguru aski, hasiera batean erlijioari oso estu loturik izango zen, eta eginkizun estetikoa baino areago magiko-sinbolikoa izango zuen. Musika mota hori talde etniko eta kultural guztiek dute, gehienbat ahozko tradizioz transmititzen da, eta bere garapenak eta eboluzioak bide desberdinak jarraitu dituzte zibilizazio bakoitzean, baina, betiere, teknikoki nahiz instrumentalki sinplea izaten da, eta gai jakin baten inguruan bariazioak inprobisatzeko aukera ematen du. Musika horren barruan sartzen dira, hasi tribu primitiboen abestietatik eta gaur egungo jazzeraino, herrialde desberdinetako folklorea eratzen duten manifestazio musikal guztietatik igarota.
Mendebaldean, musika jasoaren garapena Grezian eta Erroman hasi zen, eta handik Europa osora zabaldu zen, bi bide erabiliz: musika profanoa eta erlijiosoa. Azken hori, kristautasunaren hedapenari zuzenean lotua.
Gregoriar kantua VI. mendean sortu zen. Jarraian etorri zen, VII. mendean, polifonia (grekotik dator hitza, eta «ahots asko» esan nahi du). Pentagrama edo paper pautatuan musika idazteko modua XI. mendean asmatu zen. XII. mendeaz gero, musika instrumentala polifonikoaren euskarritzat garrantzia hartzen hasi zen, eta gailurrera iritsi zen Palestrinaren eta Orlando di Lassoren (XVI. mendea) konposizioekin, Berpizkunde bete-betean.
Barrokoan (1600-1750), teknika berriak asmatu ziren, hala nola monodia lagundua, errezitatiboa eta baxu jarraitua. Aro hartan jaio zen opera ere. Bach eta Haendel bezalako maisuek musika polifonikoak lortua zuen perfekzioa erakutsi zuten.
Barrokoaren handitasun-aroaren ondoren, estilo galaitsuagoko musika edo rococoa etorri zen, ponpoxoago eta finagoa. Gero etorri zen haren ordezkoak, Vienako eskolak (1770-1830), sinfonia eta kamara musikaren hainbat forma bideratu zituen. Garai hartako musika sorkuntzako ahalmen handiaren erakusgarri bikain ditugu Haydn, Mozart eta Beethoven.
Erromantizismoko musikan (1830-1900) subjektibismoa, poesia eta irudimena ditugu. Schubertekin hasi zen aldi hark Wagner eta Liszt izango zituen gorenean, eta korronte nazionalista erromantikoak iristean amaitu zen.
XX. mendean, musikaren joera ohiko arau formalak eta konposizioarenak haustea izan da, atonalitatea eta dodekafonismoa bezalako joeren bidez. Estatu Batuetan jazza sortzearekin eta aurrerapen teknologikoekin, musika konkretua eta elektronikoa etorri ziren. 1950eko hamarkadan berrikuntza handiak izan ziren, eta disko jogailuaren eta irratiaren zabalkundeak maisu zahar eta konpositore berrien obrak hedatu zituzten mundu osoan."

Beraz, musika estilo eta garai ezberdinak daude.

Hurrengo informazioa bertan aurkitu dezakezue:

Lantzeko era ezberdinak:

Eskoletan ohitura izaten dute informazio  hau aztertzeko eta lantzeko, eta musika irakurtzen ikasteko, erritmoa eta horrelakoak behin eta berriz errepikatzen dira, gaia menperatu arte. Hau egokiena al da?

Alde batetik, bat nator, beharrezkoa baita kultura apur bat lantzea, baina... zelan landu al dugu musika era entretenigarri batean?

Ez dut uste era egokiena ikasteko errepikapena izatea. Azkenean, errepikapenak, aspertzera eramaten gaitu, eta hoenk ikasgaia itxusia bihurten du. Baina... ikaleak partaide bihurtzen baditugu? Haiek beren gorputzekn eta kanpoko baliabide batzuekin lan egitera laguntzen badiegu?...

Youtuben bideoak ikuste ibili naiz, eta dibertigarriak eta, azken finean, interesgarriak diren  bideo batzuk aurkitu ditut.

Lehehnengo bideoan gazte talde bat ikusiko dugu. Haiek eskura barrutik hutsak dauden eta luzeera ezberdina duten tubo batzuk dituzte. Bakoitzak erritmo bat izango du, markatuko du, eta danon erritmoa batzean, ezaguna den abesti baten melodia irtetzen da. Ikusi dezagun bideoa:



Umeekin egiteko aproposa den beste bideo hau aurkitu dut. Oraingo honetan, eskuen erritmoaz baliatuta, eta bote batez baliatuta, abesti erritmiko bat osotzen dute.


Hausnarketa pertsonala
Beraz, zergatik bihurtu aspergarria musika? Aspergarria ez den arte bat da. modu batean edo bestean danak dugu musika gogoko, beraz egindezagun txikienak ere gogoko izan dezaten.

Hau da gaur egin nahi nuen hausnarketa txikia!

No hay comentarios:

Publicar un comentario