Egon badaude hainbat emakume, gure kasuan, musika egin zutenak. Bizi zen garaia dela eta, normalean anonimatoan agertzen ziren. Garai honetan ez zegoen ondo ikusia emakume batek arte lanak egitea, edota bestelako lanak ere. Emakumea etxean geratu behar zen etxeko lanak egiten, eta gizonezkoa zen langilea zena eta etxera dirua eta arrakasta ekartzen zutena. Baina egon badaude eta ezagunak dira emakume batzuen lana.
Beraz, eskoletan gai hau jorratzearen beharra ikusten dut. Curriculuma kontuan izanik, gai hau jorratzeko puntu batzuk aipatu nahi ditut:
· Eskoletan musikariez ari garenen, normalean gizonezko musikariez ibiltzen gara. Beraz, gure proposapena, musikaren historia lantzerakoan, emakumearen irudia ere kontuan izatea da, hau da, ikasleek emakume garrantzitsuenak musikan munduan egindako ekarpenak ezagutzea eta lantzea.
· Musika liburuak hartzean, ez dira emakume musikarien argazkirik ikusten, Beraz, guk ikasgelan informazio hau fotokopietan gehituko genuke, ikasleek hauek ere ezagutzeko aukera izan dezaten.
· Klaseko ariketen enuntziatuetan emakumezkoei rol batzuk eta gizonezkoei beste rol batzuk atxikitzen saihestuko genuke. Esate baterako, emakume bat etxeko andrea izan daiteke baina baita ere mekanikaria eta gizonaren kasuan, berdin. Hau ekidituko genuke, emakumea edota gizona edozein lanetan jarriz, genero desberdintzea egin barik.
Niretzako, garrantzitsua da emakume musikariak aipatzea. Gaur egun errezagoa izaten da hauek aurkitzea, baina barroko, zein klasizismo garaian kokatuz ezkero, ez da erreza izaten emakumerik aurkitzea.
Bila eta bila ondoren, web orri ezberdinetatik ondorengo emakumeak aurkitu ditut, eta aipatzea nahiko nuke, biharko egunean, lagungarria izan daitekeen informazioa baita. Beraz, emakume batzuk aipatzera noa:
Normalean, ezagunak ziren andre edota emakumeak ezagutzen baditugu, haien ondoan famatua zen gizon bat zegoelako zen, edota familia dirudun baten alaba zelako.
Hildegard Von Bingen (1098ko irailaren 16a-1179ko irailaren 17a). Alemaniar abadesa, buruzagi monastiko, mistiko, iragarle, mediku, musikagile eta idazlea.
Familia noble bateko alaba, txikitatik agerpenak ikusten zituen, Elizak gerora Jainkoak eraginak zirela konfirmatuko zituenak. Gurasoak, kezkatuta, Disibodenbergeko konbentura entregatu zuten, non latina, grekoa, liturgia, musika eta natur zientziak ikasi zituen. 18 urterekin moja egin zen. 1136an konbentuko zuzendaritza hartu zuen eta 42 urterekin, agerpenik bortitzena nozitu zuen, non bere irudipenak predikatzeko agindua jaso zuen. Hortik aurrera, bere esperientziak idazten hasi zen. Bere bederatzi liburuetatik Scivias, mistikaren ingurukoa; Liber Vitae Meritorum, etikaren buruzkoa eta Operatione Dei teologiaren ingurukoa nabarmentzen dira. Idazteaz gain, gregoriar musika konposatu zuen, hirurogeitamazazpi kanta eta Ordo Virtutum opera idatzi zituen. Ikusitako agerpenak Elizak benetakotzat jo zituen arren, erakunde honen eta Hildegarden arteko arremana ez zen beti oso ona izan, mojak bere ustelkeria eta erruki eza salatzen baitzituen. Eva, oinarrizko bekatuaren erruduntzat jotzen zena, errugabe zela esatera ausartu zen, deabruak engainatua izan zela hau bere bizia sortzeko ahalmenagatik inbidiaz jota omen zegoelako. Hau gutxi balitz, harreman sexualak batasun espiritual gisa aurkezten ausartu zen. Gatazkaren unerik gogorrena, Hildegardek eta bere konbentuko mojek iraultzaile gazte bat ehortzi zutenean eman zen. Gaztea deskomekatua zegoen eta Elizaren arabera, ez zuen hilobiratzea merezi. Hau dela eta, Hildegardi musika ekoiztea debebatu zioten (gerora barkatu zioten arren). 90 urtetik gora zituela hil zen.
Leonor Akitaniakoa (Poitiers, Akitania, gaur egungo Frantzia, 1122 inguruan - Fontevraudgo abatetxea, 1204ko apirilaren 1ean) Frantzia eta Ingalaterrako erregina eta Erdi Aro osoko emakumerik boteretsuenetakoa izan zen.
Erdi Aroko ohitura nagusien aurka, bere aitak ahalegin berezia egin zuen alabak hezkuntza garatua jaso zezan. Latinez irakurtzen eta idazten ikasi zuen, baita musika eta literatura bezalako arteak ere. Harrigarriago dena, emakume izan arren, zaldi gainean ibiltzen, salerosketan eta ehizan ere ikasi zuen. 1130ean, zortzi urte zituela, ama eta anaia txikia hil zitzaizkion eta, ondorioz, bere aitaren oinordeko bihurtu zen. Akitaniako dukerriaren lurrak garai hartako Frantziako aberatsenak ziren. 1137ko uztailaren 25an Frantziako oinordeko Luisekin (geroago Luis VII.a Frantziakoa izango zenarekin) ezkondu zen. Luisek Frantziako tronua eskuratu zuenean ez zuen Akitaniako dukerria hartu, bi tronuak bereizita jarraitu baitzuten. Leonorrek, beraz, Akitaniako agintea beretzat gorde zuen. Frantziako gortean ez zuten Leonorren izaera liberal eta aurrerakoia ontzat hartzen, bereziki kleroko zenbait kargudunek. Senar-emazteen artean maitasun harremana zegoen arren, berehala hasi ziren tirabira politikoak, Vermandoiseko konderriari buruzko gatazkan, besteak beste. Luis VII.ak Bigarren Gurutzadan parte hartu zuenean, Leonorrek gogor egin zuen senarraren iritziaren aurka eta parte hartzeko gogoa erakutsi zuen. Beraz, Akitaniako ordezkari gisa joan zen bertara. Antiokian zeudela, bere osaba Poitiersko Raimundorekin harremanetan egon zela zabaldu zen eta bikotearen arteko harremana krisi sakonean murgildu zen. Hala ere, Luisek berarekin berriz bueltatzera behartu zuen eta, itzuleran, Erroman zeudela, Aita Santuak bultzatuta harremana konpontze bidean jartzeko ahalegina egin zuten. Hala ere, 1152an ezkontza baliogabetzat jo zuen Aita Santuak, beraien arteko familia harremana (hirugarren lehengusuak ziren) aintzat hartuz. Familiako alaba biak, Maria eta Alix, Luisen zaintzapean gelditu ziren eta Leonorri bere familiako lur guztiak itzuli zitzaizkion. 1152ko maiatzaren 18an Ingalaterrako Henrike II.arekin ezkondu zen. Ezkontza horren ondorioz, Akitaniako eta Ingalaterrako lurraldeak batu egin ziren eta Luis VII.aren lurraldeak halako zortzi zituen inperioa osatu zen, Plantagenet dinastiari hasiera emanez. Senar-emazte biek bost seme eta hiru alaba izan zituzten. Bere senarraren desleialtasunak bultzatuta, hiru semeren errebolta bultzatu zuen beraien aitaren kontra. Altxamendu hori garaitu ostean, Henrike II.ak Leonor atxilotu egin zuen eta giltzapean egon zen 1189ra arte. Henrike II.a hil ondoren, bere seme Rikardo Lehoi Bihotz jarri zen agintean. Hau gurutzadetan zela, Leonorrek izan ohi zuen Akitaniako eta Ingalaterrako agintaritza. Gurutzadak amaitu ondoren, Fountevraudeko abade-etxera erretiratu zen, baina 1199an berriz atera zen Rikardo hil ondoren erregetza azken honen anaiak (Joan I.a Ingalaterrakoak) har zezan. Hurrengo urtean, 80 urte zituela, Gaztelara jo zuen Alfontso VIII.aren eta Leonorren alaben artean Frantziako erregina izango zena aukeratzera (Luis VIII.aren emazte izango zena, alegia). 1204ko apirilaren 1ean hil zen eta bere senar Henrike II.aren eta seme Rikardo I.aren ondoan hilobiratu zuten Fontevraudeko monasterioan.
Informazioa hau Wikipedia web orritik eskuratu izan dut. Bertan sartu eta link ezberdinak jarraituz, hainbat eta hainbat emakume musikarien izenak aurki ditzakegu, adibidez, Ana Bolena (1507 – 1536), Rafaella (1570 – 1656) y Vittoria (1573 –1620) Aleotti, Francesca Caccini (1587 – 1640), Elizabeth Claude Jaquet de la Guerre (1667 – 1729), etab.
Hona hemen youtuben aurkitutako musikari hauen musika ezberdinakAna Bolena
Leonor Akitania
Hldegard Von Bingen