Hau ez da amaiera, guztiz kontrakoa baizik, hau niretzat hasiera baino ez da izan!
Neretzat blogak ezezagunak ziren web orri batzuk ziren, eta ikasgai honen bitartez hauen erabilgarritasuna, batez ere irakaskuntzan, ikasi dut. Oso esperientzia polita eta entretenigarria iruditu zait.
Orain, jadanik, badakit zelan landu blog bat, zelan igo dokumentu ezberdinak, zelan erabili web orri ezberdinak, zer nolako bilaketak egin, non... hainbat eta hainbat gauza ezberdin ezagutu ditut.
Informatika arloa zeozer ezagutzen nuela uste nuen baina ... lan honekin... uste nuena baino gutxiago dakidala konturatu naiz, eta honek gerora lagungarri izatea espero dut.
Kurtso hasieran desmotibagarria suertatzen zitzaidan irakasgai hau, kurtso amaieran motibatuena euki nauena izan da, gero eta jakintza gehiago lortzen niteuen, eta orain, behinbtzat WEB 2.0 filosofia zer den eta blog bat eraikitzen ikasi dut.
Bestalde, niretzako taldeka landu genuen lana, nahiz eta ordu asko sartu behar izan genituen azken orduan, oso aberasgarria izan dela esan behar dut, informatika eta komunikazio ezebrdinak ikusi eta landu izan baitugu, eta biharko egunean nik hauerrei hauek transmititzen jakitea espero dut, haien lanerako, baliagarritasun handia baitute.
Google imagenes web gunetik ateratako partitura baten irudia
Beraz, informazioa eskuratzeko, tratatzeko, aldatzeko... edozertarako erabili dezakegu gaur egun teknologiak! Aprobetxa dezagun daukagun aukera hau! Hemetik, animatu nahi zaituet lan politak egitera teknologiaz baliatuta, eta biharko egunean, irakasleak garenean, hauen erabilpena sustatzea.
Besterik gabe, eta agur bero batez, bertan behera lagako dot blog hau, beste blog berri batzuei ateak irekiz! Eskerrik asko ikasteko izan dudan aukera honegatik!
Askok ikusita izango duzue bideo hau. Urteak pasa dira lehenengoz bideo hau ikusi nuela, internet bidez zabaldu zen. Bertan Munduko hainbat leku ezberdinetan abesti bera abesten agertzen da.
Ez zen leku beran graba, ezta ordu berean, baina kalean grabatu zen, ikusten dugun moduan, kasko batzuen bitartez besteak grabatutakoa entzunez eta bakoitzak bere alderik positiboena eskainiz.
Abesti honekin ikasgela batean hainbat gauza ezberdin jorratu ditzakegu.
Alde batetik, musika arloa; erritmoa, musika tresna ezberdinak, bakoitzaren tinbrea, musika tresnen konposaketa... Beste alde batetik, hizkuntza bera. Baina neretzat garrantzitsuena, anistasuna lantzea da.
zelan, nahiz eta leku ezberdinetan bizi, kultura ezberdinak izan eta ohitura ezberdinak izan, honako proiektu bat lantzeko, denak berdinak garela.
Ez dute ezberdintasunik egiten, munduko leku ezberdin askotan grabatuta dago, bakoitzak bere kulturak duen ohiturak eta instrumentuakk erakutsiz.
Neretzak, honako proiektu hauetan, eredu handiena dugu: Zelan nahi dugunean eta nahi dugunerako besteokin elkarbizitzeko gai garela, eta ez ditugula bereizketak egiten.
Pentsa ertan jarri dizuedan testu zati txiki honetan, eta hemetik aurrera zure eskuetan dago aniztasuna lantzea ala ez.
Hona hemen Eusko Jaurlaritzak ezartzen duen legea. Eskoletan, adin horretako haurrek landu eta lortu beharreko gaitsunak azaltzen dira bertan. gu musika arloaren inguruan ibili garenez, hona hemen arte hezkuntzako Curriculum-a.
Ikusi al denez, bertan, artearen barruan, musika arloa landu egiten da. Eskolan bete behar diren gutxieneko gaitasunak agertzen dira.
Urte batzuk pasata, gu irakasleak izango gara, eta emango ditugun ikasgaien curriculumak ezagutu baherko ditugu. lan hau aurreratzeko momentu paregabea dozue oraingoa, eseri eta komenta zer deritzozuen dekretuari buruz eta zuen iritzia eman!
Klasean gaude eta web gunean dauden testuak gure blogera ekarriko ditugu. Horretarako ISSUU aplikazioa erabiliz, bertako idatzi bat hartu, kodea kopiatu eta gure blogera ekarriko dugu.
Nik aukeratutako testua IKT-ei buruz datza, erderazko testu bat da.
Arteaz hitz egiten dugunean, ezagunak diren lanak gizonezkoenak dira, baina non dago emakumearen papera? Zergatik ez ditugu ezagutzen?
Egon badaude hainbat emakume, gure kasuan, musika egin zutenak. Bizi zen garaia dela eta, normalean anonimatoan agertzen ziren. Garai honetan ez zegoen ondo ikusia emakume batek arte lanak egitea, edota bestelako lanak ere. Emakumea etxean geratu behar zen etxeko lanak egiten, eta gizonezkoa zen langilea zena eta etxera dirua eta arrakasta ekartzen zutena. Baina egon badaude eta ezagunak dira emakume batzuen lana.
Beraz, eskoletan gai hau jorratzearen beharra ikusten dut. Curriculuma kontuan izanik, gai hau jorratzeko puntu batzuk aipatu nahi ditut:
· Eskoletan musikariez ari garenen, normalean gizonezko musikariez ibiltzen gara. Beraz, gure proposapena, musikaren historia lantzerakoan, emakumearen irudia ere kontuan izatea da, hau da, ikasleek emakume garrantzitsuenak musikan munduan egindako ekarpenak ezagutzea eta lantzea.
· Musika liburuak hartzean, ez dira emakume musikarien argazkirik ikusten, Beraz, guk ikasgelan informazio hau fotokopietan gehituko genuke, ikasleek hauek ere ezagutzeko aukera izan dezaten.
· Klaseko ariketen enuntziatuetan emakumezkoei rol batzuk eta gizonezkoei beste rol batzuk atxikitzen saihestuko genuke. Esate baterako, emakume bat etxeko andrea izan daiteke baina baita ere mekanikaria eta gizonaren kasuan, berdin. Hau ekidituko genuke, emakumea edota gizona edozein lanetan jarriz, genero desberdintzea egin barik.
Niretzako, garrantzitsua da emakume musikariak aipatzea. Gaur egun errezagoa izaten da hauek aurkitzea, baina barroko, zein klasizismo garaian kokatuz ezkero, ez da erreza izaten emakumerik aurkitzea.
Bila eta bila ondoren, web orri ezberdinetatik ondorengo emakumeak aurkitu ditut, eta aipatzea nahiko nuke, biharko egunean, lagungarria izan daitekeen informazioa baita. Beraz, emakume batzuk aipatzera noa:
Normalean, ezagunak ziren andre edota emakumeak ezagutzen baditugu, haien ondoan famatua zen gizon bat zegoelako zen, edota familia dirudun baten alaba zelako.
Hildegard Von Bingen (1098ko irailaren 16a-1179ko irailaren 17a). Alemaniar abadesa, buruzagi monastiko, mistiko, iragarle, mediku, musikagile eta idazlea.
Familia noble bateko alaba, txikitatik agerpenak ikusten zituen, Elizak gerora Jainkoak eraginak zirela konfirmatuko zituenak. Gurasoak, kezkatuta, Disibodenbergeko konbentura entregatu zuten, non latina, grekoa, liturgia, musika eta natur zientziak ikasi zituen. 18 urterekin moja egin zen. 1136an konbentuko zuzendaritza hartu zuen eta 42 urterekin, agerpenik bortitzena nozitu zuen, non bere irudipenak predikatzeko agindua jaso zuen.
Hortik aurrera, bere esperientziak idazten hasi zen. Bere bederatzi liburuetatik Scivias, mistikaren ingurukoa; Liber Vitae Meritorum, etikaren buruzkoa eta Operatione Dei teologiaren ingurukoa nabarmentzen dira. Idazteaz gain, gregoriar musika konposatu zuen, hirurogeitamazazpi kanta eta Ordo Virtutum opera idatzi zituen.
Ikusitako agerpenak Elizak benetakotzat jo zituen arren, erakunde honen eta Hildegarden arteko arremana ez zen beti oso ona izan, mojak bere ustelkeria eta erruki eza salatzen baitzituen. Eva, oinarrizko bekatuaren erruduntzat jotzen zena, errugabe zela esatera ausartu zen, deabruak engainatua izan zela hau bere bizia sortzeko ahalmenagatik inbidiaz jota omen zegoelako. Hau gutxi balitz, harreman sexualak batasun espiritual gisa aurkezten ausartu zen. Gatazkaren unerik gogorrena, Hildegardek eta bere konbentuko mojek iraultzaile gazte bat ehortzi zutenean eman zen. Gaztea deskomekatua zegoen eta Elizaren arabera, ez zuen hilobiratzea merezi. Hau dela eta, Hildegardi musika ekoiztea debebatu zioten (gerora barkatu zioten arren). 90 urtetik gora zituela hil zen.
Leonor Akitaniakoa (Poitiers, Akitania, gaur egungo Frantzia, 1122 inguruan - Fontevraudgo abatetxea, 1204ko apirilaren 1ean) Frantzia eta Ingalaterrako erregina eta Erdi Aro osoko emakumerik boteretsuenetakoa izan zen.
Erdi Aroko ohitura nagusien aurka, bere aitak ahalegin berezia egin zuen alabak hezkuntza garatua jaso zezan. Latinez irakurtzen eta idazten ikasi zuen, baita musika eta literatura bezalako arteak ere. Harrigarriago dena, emakume izan arren, zaldi gainean ibiltzen, salerosketan eta ehizan ere ikasi zuen. 1130ean, zortzi urte zituela, ama eta anaia txikia hil zitzaizkion eta, ondorioz, bere aitaren oinordeko bihurtu zen. Akitaniako dukerriaren lurrak garai hartako Frantziako aberatsenak ziren.
1137ko uztailaren 25an Frantziako oinordeko Luisekin (geroago Luis VII.a Frantziakoa izango zenarekin) ezkondu zen. Luisek Frantziako tronua eskuratu zuenean ez zuen Akitaniako dukerria hartu, bi tronuak bereizita jarraitu baitzuten. Leonorrek, beraz, Akitaniako agintea beretzat gorde zuen. Frantziako gortean ez zuten Leonorren izaera liberal eta aurrerakoia ontzat hartzen, bereziki kleroko zenbait kargudunek. Senar-emazteen artean maitasun harremana zegoen arren, berehala hasi ziren tirabira politikoak, Vermandoiseko konderriari buruzko gatazkan, besteak beste.
Luis VII.ak Bigarren Gurutzadan parte hartu zuenean, Leonorrek gogor egin zuen senarraren iritziaren aurka eta parte hartzeko gogoa erakutsi zuen. Beraz, Akitaniako ordezkari gisa joan zen bertara. Antiokian zeudela, bere osaba Poitiersko Raimundorekin harremanetan egon zela zabaldu zen eta bikotearen arteko harremana krisi sakonean murgildu zen. Hala ere, Luisek berarekin berriz bueltatzera behartu zuen eta, itzuleran, Erroman zeudela, Aita Santuak bultzatuta harremana konpontze bidean jartzeko ahalegina egin zuten. Hala ere, 1152an ezkontza baliogabetzat jo zuen Aita Santuak, beraien arteko familia harremana (hirugarren lehengusuak ziren) aintzat hartuz. Familiako alaba biak, Maria eta Alix, Luisen zaintzapean gelditu ziren eta Leonorri bere familiako lur guztiak itzuli zitzaizkion.
1152ko maiatzaren 18an Ingalaterrako Henrike II.arekin ezkondu zen. Ezkontza horren ondorioz, Akitaniako eta Ingalaterrako lurraldeak batu egin ziren eta Luis VII.aren lurraldeak halako zortzi zituen inperioa osatu zen, Plantagenet dinastiari hasiera emanez. Senar-emazte biek bost seme eta hiru alaba izan zituzten. Bere senarraren desleialtasunak bultzatuta, hiru semeren errebolta bultzatu zuen beraien aitaren kontra. Altxamendu hori garaitu ostean, Henrike II.ak Leonor atxilotu egin zuen eta giltzapean egon zen 1189ra arte.
Henrike II.a hil ondoren, bere seme Rikardo Lehoi Bihotz jarri zen agintean. Hau gurutzadetan zela, Leonorrek izan ohi zuen Akitaniako eta Ingalaterrako agintaritza. Gurutzadak amaitu ondoren, Fountevraudeko abade-etxera erretiratu zen, baina 1199an berriz atera zen Rikardo hil ondoren erregetza azken honen anaiak (Joan I.a Ingalaterrakoak) har zezan. Hurrengo urtean, 80 urte zituela, Gaztelara jo zuen Alfontso VIII.aren eta Leonorren alaben artean Frantziako erregina izango zena aukeratzera (Luis VIII.aren emazte izango zena, alegia).
1204ko apirilaren 1ean hil zen eta bere senar Henrike II.aren eta seme Rikardo I.aren ondoan hilobiratu zuten Fontevraudeko monasterioan.
Informazioa hau Wikipedia web orritik eskuratu izan dut. Bertan sartu eta link ezberdinak jarraituz, hainbat eta hainbat emakume musikarien izenak aurki ditzakegu, adibidez, Ana Bolena (1507 – 1536), Rafaella (1570 – 1656) y Vittoria (1573 –1620) Aleotti, Francesca Caccini (1587 – 1640), Elizabeth Claude Jaquet de la Guerre (1667 – 1729), etab.
Hona hemen youtuben aurkitutako musikari hauen musika ezberdinak
Ana Bolena
Artikulu hau consumer aldizkaritik hartutako "Osteratxoa melodietan barrena" artikulua da. Zuzenean artikulu honetara joateko klikatu hurrengo link-ean:
"Depresioa, antsietatea, Alzheimer gaitza, autismoa... ez da harritzekoa era honetako gaitzen erremedioaren bila mediku batetik bestera noraezean ibiltzeaz asperturik, askok eta askok medikuntza tradizionaletik kanpoko tratamendu alternatiboetan sendabidea edo minak arintzeko bidea bilatzea.
Musikoterapia dugu aukera ez ofizial horietako bat. Musikan eta terapian oinarritua, baliagarri agertu da aipaturiko gaixotasunak eta antzekoak dituztenentzat; eta heziketa mailako ezgaitasunak konpondu eta gaixoak bergizarteratzeko bideak jartzen ere laguntzen du.
Azken hogei urteotan, disziplina ezezaguna eta ukitu esoteriko samarrekoa izatetik, estatuko zenbait unibertsitatetako ikasketa planetan leku bat izatera iritsi da musikoterapia. Urteotan espezialitate hau egin dutenen esanetan, musikoterapiaren arrakastaren oinarria "musikak askatzen duen sentimendu oldea da, pertsona-barruaren eta terapeutaren arteko komunikazio-kanal indartsua delako, hitza sekula iristen ez den lekuraino iristen baita". Ikuspegi honetatik, musikoterapia eremu zabal-zabal batean ezar daitekeela defendatzen dute, hiru fronte hartuta: sendatzeko lekua (eskolak, ospitaleak, geriatrikoak, eguneko zentroak...), gaixotasun edo arazo mota (psikikoak, buru-urritasunak, ikasketa prozesuko ezgaitasunak, drogamenpekoen errehabilitazioa...) eta jarraitu beharreko tratamenduak (entzuketa selektiboa, inprobisazioa, aktuazioa, konposizioa, mugimenduak, ahozko ariketak, artearekiko esperientziak...). Laburbilduz, soinua, musika eta mugimendua zientifikoki aplikatzea da musikoterapia, entzumena eta soinuaren exekuzioaren bitartez komunikazioa bideratu, espresio indibiduala bultzatu eta integrazio soziala eragiteko.
Ezarpenerako metodoak
Musikoterapia ezartzeko metodologian hiru etapa bereizten dira. Lehenean musikoterapia-prozesuan zehar komunikazio kanalak irekitzen dituen erregresiozko egoera bat gertatzen da. Gero, taldearen barruan ahozkoa ez den komunikazio maila batera iristen da. Eta azkenik, integrazio fasea iristen da, familian eta gizarteko ingurunean berriz bizipenak gozatzen direnean. Baina ez dago kasu bakoitzerako errezeta jakin bat duen musika-farmaziarik; sendabide honetan garrantzi izugarria du terapeutak, lansaioak diseinatzerakoan hainbat eta hainbat faktore bateratu beharko baitu, saioa pazientearen beharretara egokitzeko. Izan ere, musikak gizakiongan neurri handi edo txikiagoan aldaketa psikologikoa eragiten duen arren, ez da gauza bera, adibidez, umeak edo pertsona nagusiak tratatzea.
Musikaren eragina
Zientzilari, filosofo eta pentsalari ugarik egin izan du musikaren eraginari buruz gogoeta. Schopenhauer-entzat, musika metafisika hutsa zen, azaleko ordenarik ezaren azpian ordena zoragarria ezkutatzen duena. Shakespeare-k esaten zuenez, "musikak isiltasunaren pertzepzio gero eta adierazgarriagoa sortaraz dezake eta hain liluragarria izanik, batzuetan pertsona tristea gozatu eta pertsona ona gaiztakeriara bultza lezake". Virey-ren arabera, "arima orok antzematen du erritmo fisiologiko batentzat egokia den melodia". Eta Candela Ardid Espainian musikoterapiaren aitzindarietakoa izan denaren hitzetan, "musikak gure osasunarengan duen eragina justifikatzeko beste arrazoirik ez balego ere, aski litzateke musika, bizitza bera bezala, erritmoan oinarrituta dagoela esatea". Musikoterapiaren defendatzaileen esanetan, belarri ona edukitzea garrantzitsu den arren, argi dago arimarekin entzuten dela; ikusi besterik ez dago bestela musikako jeinu handienetako batek, Bethovenek, gortu eta gero konposatu zituela zenbait obra.
Danborra, terapiarik antzinakoena
Historian zehar, zibilizazio askok aipatu izan dute musikak pertsonengan duen eragina, eta are gehiago, danbor hotsak erabili izan dituzte talde terapiak egiteko. Baina soinua eragin terapeutikoarekin erabiltzea ez da oraintsu arte nagusitu eta gaur egun, pauta jakinak jarraitzen ditu, adituen esanetan erritmo bitalak aurkitu eta taldean sormenezko interakzioak egiteko bidea ematen baitu (terapeuta askorentzat soinu-tresna indartsuena kantua da).
Zentzu honetan, giza-sentimenduen esentzia musika-eskalan aurki daiteke; horrela, bemola da minaren zeinurik adierazgarriena eta sostenituak biltzen du alaitasunaren frekuentziarik argiena. Zenbait teoriaren arabera, do maiorraren eskala sotila eta tolesgabea da; re maiorrarena distiratsua; sol notarena, gudaria eta kementsua; do minorrekoa patetikoa eta are tristeagoak fa eta sol minorrenak. Hadyn-en musika plazerrez jotzen dela esan ohi da; Beethovenena, gogotsu; Mozartena, bihotzeko penaz, eta Mendelsonena, pasioz. Zenbait musikologoren ustez, Beethovenen hileta-martxak zortzidun batean gutxitzen ditu bihotzaren taupadak eta klasikorik sendagarrienak Mozart eta Bach, Vivaldi, Indiako klasikoak eta musika taoista dira.
Musikak balore unibertsal batzuk ditu, pertsona guztiei eragiten dietenak eta erritmoak, harmoniak, melodiak eta tonuak definituak. Tonu altuak tentsioa sorrarazten du; harmonia minorrak tristura sortzen du eta erritmo motelak moteldu egiten du jarduera fisiologikoa. Horrela, musikoterapeutak paziente bakoitzaren pertsonalitate musikala aurkitu behar du, musika egokia aukeratzeko.
Eraginak
Fisiologia: aldaketak eragiten ditu bihotzaren eta arnasaren erritmoan eta baita giharretako tentsioan ere.
Komunikazioa:arazoak eta kezkak adieraztera bultzatzen du.
Afektibitatea: garapen emozional eta afektiborako lagungarri da.
Sentsibilitatea: entzumena eta ukimena areagotu egiten ditu.
Mugimendua: aktibitatea eragin eta mugimendu-koordinazioa hobetu egiten du.
Soziabilitatea: gizarte-harremanak bideratzen ditu. Erabilera
Heziketan: Ikasketa prozesuan lagungarri da eta garapen pertsonala eta ikasketako ezgaitasunak gainditzen lagundu egiten du.
Psikoterapeutikoa: arazo psikologikoak konpontzen eta portaera ezarriak aldatzen laguntzen du.
Medikuntzan: laguntza psikologiko eta fisikoa ematen die (mina gutxitzen lagun dezake) kirurgia, gaixotasun terminalak, zainketa bereziak eta antzekoak bizi dituzten pazienteei.
Psikiatrikoa:gaixoen autoestimua eta komunikazio gaitasuna areagotu egiten du.
Geriatrikoak: soziabilitatea, memoriaren zainketa, jarduera fisikoa eta errealitatean orientatzeko gaitasuna bultzatzen ditu pertsona nagusien artean.
Bergizarteratzea: Drogazaleak desintoxikatzeko prozesuan lagungarri da."
Artikulu honetan musikoterapia zer den, zertan datza, nola lantzen , etab. azaltzen digute. Guretzat interesgarria den artikulu bat deritzot, ez bakarrik biharko egunean irakasle izango garelako eta honelako gaiei inguruko interesa somatu behar dugulako, gure eguneroko bizimoduan lagundu al digun baliabide ezezagun bat dalako. Beraz, animatu irakurten eta zuen iritzia ematen!
Musikoterapia edo musika teknika ezberdinez aritzea ez da erraza. Beraz, lehenengo bilatu dezagun zer esan nahi duen termino honek eta zertan datzan:
Zer da musikoterapia?http://www.musikoterapia.es/ web orrian honela azaltzen duten musikoterapiaren esanahia eta helburua:
Haurretan oso garrantzitsua da musika lantzea. http://www.musika.asmoz.org/ web orrian musikaren garrantzia azpimarrazen digute haurraren garapenean.
"Haurraren heziketa prozesuan musika eta hezkuntza banaezinak dira. Umekiak, jaio aurretik, musikak beregan sorturiko estimuluak sentitzen ditu eta estimulu horiek norberaren parte izango dira bizitza osoan.
Musikarekin haurrak erantzun, eraiki, amestu... egiten du, eta hori guztia funtsezkoa da bere heziketa prozesuan. Musikari esker haurrak sentsibilitatea, kontzentrazioa, oroimena, arreta, psikomotrizitatea, irudimena, sormena... landuko ditu, sentimenduak adierazten lagunduko dio. Sozializatu egiten da."
Beraz, oso garrantzitsua da haur batek sozializazio prozesu hau bizitzea. Oso garrantzitsua da sentimenduak plazaratzen jakitea, honek beste hainbat ekintzen aurrean jarrera ezberdinak izaten lagunduko dielako.
"Musikoterapia psikoterapia bat da non musika eta honek dituen elementuak (soinua, erritmoa, melodia eta armonia) talde edota gaixo bat laguntzeko erabiliak diren, komunikazioa, aprendizaia, mobilizazioa eta espresioa lantzeko eta hobetzeko, este baterako. Helburu nagusia behar fisiko, psikiko , sizoal eta kognitiboak lantzea da.Musiikoterapiarekin pertsona baten bizi kalitate hobetzea da lortu nahi dena."
Zelan landu musika haurrekin? Zergatik duen garrantzia?
Klasean gaude, eta testu birsatua sartuko dugu. Horretarako edozein artikulu luze hartu eta bertan sartuko dugu dagokion kodigoa jarriz.
Nere kasuan wikipediatik Musikaren definizia datorren orritik Historia zatia kopiatu dut. Bertara jotzeko hemen lagatzen dizuet linka:
Musika soinu-konbinazio edo -mintzaira da; soinuak giza organo fonatzaileek (ahots musika) edota horretarako diseinaturiko musika tresnek sortuak (musika instrumentala) dira, zibilizazio batetik bestera aldatzen diren printzipio teknikoen arabera landuak eta antolatuak.
Herri musikaren jatorria historiaurrean dago. Segur aski, hasiera batean erlijioari oso estu loturik izango zen, eta eginkizun estetikoa baino areago magiko- sinbolikoa izango zuen. Musika mota hori talde etniko eta kultural guztiek dute, gehienbat ahozko tradizioz transmititzen da, eta bere garapenak eta eboluzioak bide desberdinak jarraitu dituzte zibilizazio bakoitzean, baina, betiere, teknikoki nahiz instrumentalki sinplea izaten da, eta gai jakin baten inguruan bariazioak inprobisatzeko aukera ematen du. Musika horren barruan sartzen dira, hasi tribu primitiboen abestietatik eta gaur egungo jazzeraino, herrialde desberdinetako folklorea eratzen duten manifestazio musikal guztietatik igarota.
Mendebaldean, musika jasoaren garapena Grezian eta Erroman hasi zen, eta handik Europa osora zabaldu zen, bi bide erabiliz: musika profanoa eta erlijiosoa. Azken hori, kristautasunaren hedapenari zuzenean lotua.
Gregoriar kantua VI. mendean sortu zen. Jarraian etorri zen, VII. mendean, polifonia (grekotik dator hitza, eta «ahots asko» esan nahi du). Pentagrama edo paper pautatuan musika idazteko modua XI. mendean asmatu zen. XII. mendeaz gero, musika instrumentala polifonikoaren euskarritzat garrantzia hartzen hasi zen, eta gailurrera iritsi zen Palestrinaren eta Orlando di Lassoren (XVI. mendea) konposizioekin, Berpizkunde bete-betean.
Barrokoan (1600-1750), teknika berriak asmatu ziren, hala nola monodia lagundua, errezitatiboa eta baxu jarraitua. Aro hartan jaio zen opera ere. Bach eta Haendel bezalako maisuek musika polifonikoak lortua zuen perfekzioa erakutsi zuten.
Barrokoaren handitasun-aroaren ondoren, estilo galaitsuagoko musika edo rococoa etorri zen, ponpoxoago eta finagoa. Gero etorri zen haren ordezkoak, Vienako eskolak (1770-1830), sinfonia eta kamara musikaren hainbat forma bideratu zituen. Garai hartako musika sorkuntzako ahalmen handiaren erakusgarri bikain ditugu Haydn, Mozart eta Beethoven.
Erromantizismoko musikan (1830-1900) subjektibismoa, poesia eta irudimena ditugu. Schubertekin hasi zen aldi hark Wagner eta Liszt izango zituen gorenean, eta korronte nazionalista erromantikoak iristean amaitu zen.
XX. mendean, musikaren joera ohiko arau formalak eta konposizioarenak haustea izan da, atonalitatea eta dodekafonismoa bezalako joeren bidez. Estatu Batuetan jazza sortzearekin eta aurrerapen teknologikoekin, musika konkretua eta elektronikoa etorri ziren. 1950eko hamarkadan berrikuntza handiak izan ziren, eta disko jogailuaren eta irratiaren zabalkundeak maisu zahar eta konpositore berrien obrak hedatu zituzten mundu osoan.
Gaur arte ez dut jakin zer landuko nuen blogean. Ideia buruan neukan, eta jakin banekien musikaren inguruan izatea gustatuko zidala, baina... zer landu? Nola? Nola bideratu lan hau? Hainbat eta hainbat galdera dira nere buruan, erantzunen zain daudenak, eta kurtsoa aurrera joan ahala argitzen joango naizenak. Baina oraingoan... MUSIKA zer den eta lantzeko era ezberdinak landuko ditugu.
Zer da musika?
Wikipedian ondorengo esanahia ematen digute. "Musika, bitartekotzat soinua darabilen arte bat da."
Lur hiztegi entxiklopedikoan "Hotsak arau jakinen araberakonbinatzeko antzea, denbora bitarte bat soinuzko gaiez antolatzeko artea."
Beraz, bai wikipedian bai Lur hiztegi entziklopedikoan ARTE lez izandatzen dute musika, eta holan kontsideratuta dago, sentimenduak azaltzen dituen arte bat da, pintura bezala.
Hainbat eta hainbat musika estilo ezberdin daude, bakoitzak bere armonia duena eta bere zentsua duena.
Musika estiloak: jazz, rock, punky, klasikoa, modernoa...
Musikaren historia aztertzen badugu, wikipedian azaltzen den bezala, hainbat aro ezberdindu ditzakegu:
"Herri musikaren jatorria historiaurrean dago. Seguru aski, hasiera batean erlijioari oso estu loturik izango zen, eta eginkizun estetikoa baino areago magiko-sinbolikoa izango zuen. Musika mota hori talde etniko eta kultural guztiek dute, gehienbat ahozko tradizioz transmititzen da, eta bere garapenak eta eboluzioak bide desberdinak jarraitu dituzte zibilizazio bakoitzean, baina, betiere, teknikoki nahiz instrumentalki sinplea izaten da, eta gai jakin baten inguruan bariazioak inprobisatzeko aukera ematen du. Musika horren barruan sartzen dira, hasi tribu primitiboen abestietatik eta gaur egungo jazzeraino, herrialde desberdinetako folklorea eratzen duten manifestazio musikal guztietatik igarota.
Mendebaldean, musika jasoaren garapena Grezian eta Erroman hasi zen, eta handik Europa osora zabaldu zen, bi bide erabiliz: musika profanoa eta erlijiosoa. Azken hori, kristautasunaren hedapenari zuzenean lotua.
Gregoriar kantuaVI. mendean sortu zen. Jarraian etorri zen, VII. mendean, polifonia (grekotik dator hitza, eta «ahots asko» esan nahi du). Pentagrama edo paper pautatuan musika idazteko modua XI. mendean asmatu zen. XII. mendeaz gero, musika instrumentala polifonikoaren euskarritzat garrantzia hartzen hasi zen, eta gailurrera iritsi zen Palestrinaren eta Orlando di Lassoren (XVI. mendea) konposizioekin, Berpizkunde bete-betean.
Barrokoan (1600-1750), teknika berriak asmatu ziren, hala nola monodia lagundua, errezitatiboa eta baxu jarraitua. Aro hartan jaio zen opera ere. Bach eta Haendel bezalako maisuek musika polifonikoak lortua zuen perfekzioa erakutsi zuten.
Barrokoaren handitasun-aroaren ondoren, estilo galaitsuagoko musika edo rococoa etorri zen, ponpoxoago eta finagoa. Gero etorri zen haren ordezkoak, Vienako eskolak (1770-1830), sinfonia eta kamara musikaren hainbat forma bideratu zituen. Garai hartako musika sorkuntzako ahalmen handiaren erakusgarri bikain ditugu Haydn, Mozart eta Beethoven.
Erromantizismoko musikan (1830-1900) subjektibismoa, poesia eta irudimena ditugu. Schubertekin hasi zen aldi hark Wagner eta Liszt izango zituen gorenean, eta korronte nazionalista erromantikoak iristean amaitu zen.
XX. mendean, musikaren joera ohiko arau formalak eta konposizioarenak haustea izan da, atonalitatea eta dodekafonismoa bezalako joeren bidez. Estatu Batuetanjazza sortzearekin eta aurrerapen teknologikoekin, musika konkretua eta elektronikoa etorri ziren. 1950eko hamarkadan berrikuntza handiak izan ziren, eta disko jogailuaren eta irratiaren zabalkundeak maisu zahar eta konpositore berrien obrak hedatu zituzten mundu osoan."
Eskoletan ohitura izaten dute informazio hau aztertzeko eta lantzeko, eta musika irakurtzen ikasteko, erritmoa eta horrelakoak behin eta berriz errepikatzen dira, gaia menperatu arte. Hau egokiena al da?
Alde batetik, bat nator, beharrezkoa baita kultura apur bat lantzea, baina... zelan landu al dugu musika era entretenigarri batean?
Ez dut uste era egokiena ikasteko errepikapena izatea. Azkenean, errepikapenak, aspertzera eramaten gaitu, eta hoenk ikasgaia itxusia bihurten du. Baina... ikaleak partaide bihurtzen baditugu? Haiek beren gorputzekn eta kanpoko baliabide batzuekin lan egitera laguntzen badiegu?...
Youtuben bideoak ikuste ibili naiz, eta dibertigarriak eta, azken finean, interesgarriak diren bideo batzuk aurkitu ditut.
Lehehnengo bideoan gazte talde bat ikusiko dugu. Haiek eskura barrutik hutsak dauden eta luzeera ezberdina duten tubo batzuk dituzte. Bakoitzak erritmo bat izango du, markatuko du, eta danon erritmoa batzean, ezaguna den abesti baten melodia irtetzen da. Ikusi dezagun bideoa:
Umeekin egiteko aproposa den beste bideo hau aurkitu dut. Oraingo honetan, eskuen erritmoaz baliatuta, eta bote batez baliatuta, abesti erritmiko bat osotzen dute.
Hausnarketa pertsonala
Beraz, zergatik bihurtu aspergarria musika? Aspergarria ez den arte bat da. modu batean edo bestean danak dugu musika gogoko, beraz egindezagun txikienak ere gogoko izan dezaten.
Aurreko egunean, musikak hezkuntzan duen garrantziaz aritu nintzen, eta gaur, honako artikulu bat aurkitu dut, Eroski Konsumer aldizkarian (http://revista.consumer.es/web/eu/20020501/miscelanea1/) hezkuntzaren garrantzia aipatzen duena, eta beste irakasgai batzuekin alderatuz, musikaren zergatia azaltzen duena.
"Musikaren ikaskuntzak munduaren ezagutza integrala izateko aukera ematen du
Literatura irakastearen helburua idazleak sortzea ez den bezala, edo heziketa fisikoaren xedea atletak egitea ez den moduan, musika ikasteak ez du musikariak sortzea esan nahi. Pertsonen heziketako eta kultura zabaltzeko ezinbesteko ikasgai den aldetik, munduaren ezagutza integralagoa du helburu musikak, beste ikasgai humanistiko batzuek bezala. Kontua ez da solfeoa menperatzea (orain hizkera musikala esaten zaio); aitzitik, musika tresnak (mendebaldeko mundu honetan ezagunenak direnak behintzat) ezagutu eta identifikatzeko interesa eta denbora ematea baizik; konpositore, interprete, korronte, eskola eta obra unibertsalen jakinduria geure egitea, azken batean. Musika arloko analfabetismoa desagerraraztea urruti dago oraindik, eta areago, onartu beharrean gaude gure gizartean oso urria dela espresio bide horren inguruko ezagutza eta horrek eragotzi egiten digula musikaz erabat gozatzea."
Artikulu honetako sarrera aipatu baino ez nuen nahi. Oso interesgarria iruditu zitzaidan, eta hemen jartzea pentsatu nuen, zuekin bat egiteko.
Gaurko klase praktikoan diapositiba segida bat sartu dugu gure blogean. Horretarako sarean dauden edozein diapositiba hartu eta URL-a kopiatuz, gure blogera ekarri ditugu diapositibak.
Zelan landu dezakegu musika eta hizkuntza modu dibertigarri batean?
Normalean musika ikasgaia eskoletan lantzea ez da erreza. Ikasleok musika ez dute gogoko izaten. Baina zergatik gertatzen da hau? Musika izango da arazoa ala irakasteko modua da arazoa?
Musika zein ingelesa eskolaz kanpo landu beharreko ikasgaiak direla uste dugu. Gaur egun akademia asko daude honetaz arduratzen direnak, eta oso ekintza entretenigarriak ikusten ditugu. Zergatik eskolan ez ditugu entretenigarriak ikusten?
Hona hemen Bizkaiko eskola publiko bateko irakasle baten lana. Bi irakasgai hauek bateratu ditu, eta bietan hizkuntza zein musika lantzea pentsatu du. Musikan, inglesez dauden abestiak lantzen baditu haurrak ingelesa ikasteko aukera dute, eta ingelesean, gauzak asmatzeko kantua erabiltzen du, honela musika erabiiz.
Bideo honetan irakasleak ikasleei abesti bat konposatzera animatzen ditu, eta honela, hizkuntza eta musika landu egiten dute modu dibertigarri batean!
Honen eredu izatera animatzen zaituet.
Eredu hau segitzea ez da saila, baina kosta egiten zaigun lan bat da. Zergatik ez dugu matematika gorputz heziketako orduetan lantzen, edota euskera, musika... Zergatik gai bakoitzak bere ordua izan behar du eta ezin ditugu bateratu??? hau nahi eta nahi ez proiektu bat izan behar da? Ba ez!niretzako ez behintzat, eta irakasle honentzako ezta ere.
Aipatu dudan irakasle hau ezaguna da, betidanik ezagutu dot eta berarekin proeiktu ezberdinetan parte hartu izan dut.Eta bertatik, animatzen jendea animatu nahi dut biharko egunean lan polit bat egitera.
Lehen aipatu dudan bezala, andre honek eskola honetan bi ikasgai ezebrdin ematen ditu, alde batetik ingelesa, eta bestetik, musika.
Beraz, berak egiten duena zera da, musikan eta ingelesan lantzen dituen gauza batzuk bi irakasgaietan landu, honela umeen arreta deituaraziz, eta era inkostiente batean umeak beste gai batzuk lantzen dituzte.
Bueno.... gaur lehenengo eguna da, lehenengo bideoa, lehenengo ideia....
Printzipioz blog honetan arteari buruz hitz egitea gustatuko litzaidake. Artearen barruan hainbat arlo ezberdin daude (pintura, musika, arkitektura…) eta denen artetik bat jorratzea gustatuko litzaidake, jakin badakit, nire gustukoena musika dela, eta honi buruz hitz egitea pentsatu dut.
Musika munduan hainbat urte daramatzat! Niretzako musika arteaz aparte, espresio bide bat da. Nere sentimenduak adierazteko erabiltzen dudana da, eta guztatuko litzaidake, biharko egunean, klase baten, musikarekin umeek espresioa lantzea.
Oso txikia nintzenean nagusitan zer egin nahi nuen galdetzen zidatenean beti erantzun bera ematen nuen! Irakaslea izango naiz, musikako irakaslea! Eta horra hora, gaur egun, magisteritza ikasten nago eta musika arloa lantzea pentsatuta daukat.
Beraz, musikak nigan duen garrantzia kontuan izanik, eta biharko egunean gai honetan sakondu nahi dudanez, nusika hezkuntzan duen garrantzia aztertzera noa blog honetan.
Zuen gustokoa izatea espero dut eta elkarrekin bide hau jarraitu dezagun espero dut!
Eta hasiera polit bat emateko, gogora dezagun oso txikitan eskolan abesten genuen abesti bat, eta askori, gure haur hezkuntzaraino eramango gaituena! Gozatu Ran Rober Ran abestiaz!
Bestalde, haurtzaroaren oroitzapenetan, hemen uste dizuet gure haurtzaroan parte hartu duten pailazoen web orriko link-a! bertan jolasak topatuko dituzue!