DENBORA PASA

ARTEAREKIN ZERIKUSIA DUTEN GAUZAK...

Blog honekin musikak hezkuntzan duen garrantzia azpimarratu nahi dut, eta lantzeko era ezberdinak azaldu nahi ditut.

Musika umeen eta pertsonen grapenerako oso garrantzitsua den gaia da.

Neretzat musika sentimendua baino gehiago da. Pertsona bezela hezten lagundu nau eta biharko egunean haurrei hau transmititzea gustatuko litzaidake.

Zuen gustokoa izaea espero dut!
Berbekin esan ezin dena eta isilean garatu ezin dena musikaren bitartez azaltzen dugu.” Victor Hugo

martes, 18 de octubre de 2011

Osteratxoa melodietan barrena...

Artikulu hau consumer  aldizkaritik hartutako "Osteratxoa melodietan barrena" artikulua da. Zuzenean artikulu honetara joateko klikatu hurrengo link-ean:


"Depresioa, antsietatea, Alzheimer gaitza, autismoa... ez da harritzekoa era honetako gaitzen erremedioaren bila mediku batetik bestera noraezean ibiltzeaz asperturik, askok eta askok medikuntza tradizionaletik kanpoko tratamendu alternatiboetan sendabidea edo minak arintzeko bidea bilatzea. Musikoterapia dugu aukera ez ofizial horietako bat. Musikan eta terapian oinarritua, baliagarri agertu da aipaturiko gaixotasunak eta antzekoak dituztenentzat; eta heziketa mailako ezgaitasunak konpondu eta gaixoak bergizarteratzeko bideak jartzen ere laguntzen du. Azken hogei urteotan, disziplina ezezaguna eta ukitu esoteriko samarrekoa izatetik, estatuko zenbait unibertsitatetako ikasketa planetan leku bat izatera iritsi da musikoterapia. Urteotan espezialitate hau egin dutenen esanetan, musikoterapiaren arrakastaren oinarria "musikak askatzen duen sentimendu oldea da, pertsona-barruaren eta terapeutaren arteko komunikazio-kanal indartsua delako, hitza sekula iristen ez den lekuraino iristen baita". Ikuspegi honetatik, musikoterapia eremu zabal-zabal batean ezar daitekeela defendatzen dute, hiru fronte hartuta: sendatzeko lekua (eskolak, ospitaleak, geriatrikoak, eguneko zentroak...), gaixotasun edo arazo mota (psikikoak, buru-urritasunak, ikasketa prozesuko ezgaitasunak, drogamenpekoen errehabilitazioa...) eta jarraitu beharreko tratamenduak (entzuketa selektiboa, inprobisazioa, aktuazioa, konposizioa, mugimenduak, ahozko ariketak, artearekiko esperientziak...). Laburbilduz, soinua, musika eta mugimendua zientifikoki aplikatzea da musikoterapia, entzumena eta soinuaren exekuzioaren bitartez komunikazioa bideratu, espresio indibiduala bultzatu eta integrazio soziala eragiteko. Ezarpenerako metodoak Musikoterapia ezartzeko metodologian hiru etapa bereizten dira. Lehenean musikoterapia-prozesuan zehar komunikazio kanalak irekitzen dituen erregresiozko egoera bat gertatzen da. Gero, taldearen barruan ahozkoa ez den komunikazio maila batera iristen da. Eta azkenik, integrazio fasea iristen da, familian eta gizarteko ingurunean berriz bizipenak gozatzen direnean. Baina ez dago kasu bakoitzerako errezeta jakin bat duen musika-farmaziarik; sendabide honetan garrantzi izugarria du terapeutak, lansaioak diseinatzerakoan hainbat eta hainbat faktore bateratu beharko baitu, saioa pazientearen beharretara egokitzeko. Izan ere, musikak gizakiongan neurri handi edo txikiagoan aldaketa psikologikoa eragiten duen arren, ez da gauza bera, adibidez, umeak edo pertsona nagusiak tratatzea. Musikaren eragina Zientzilari, filosofo eta pentsalari ugarik egin izan du musikaren eraginari buruz gogoeta. Schopenhauer-entzat, musika metafisika hutsa zen, azaleko ordenarik ezaren azpian ordena zoragarria ezkutatzen duena. Shakespeare-k esaten zuenez, "musikak isiltasunaren pertzepzio gero eta adierazgarriagoa sortaraz dezake eta hain liluragarria izanik, batzuetan pertsona tristea gozatu eta pertsona ona gaiztakeriara bultza lezake". Virey-ren arabera, "arima orok antzematen du erritmo fisiologiko batentzat egokia den melodia". Eta Candela Ardid Espainian musikoterapiaren aitzindarietakoa izan denaren hitzetan, "musikak gure osasunarengan duen eragina justifikatzeko beste arrazoirik ez balego ere, aski litzateke musika, bizitza bera bezala, erritmoan oinarrituta dagoela esatea". Musikoterapiaren defendatzaileen esanetan, belarri ona edukitzea garrantzitsu den arren, argi dago arimarekin entzuten dela; ikusi besterik ez dago bestela musikako jeinu handienetako batek, Bethovenek, gortu eta gero konposatu zituela zenbait obra. Danborra, terapiarik antzinakoena Historian zehar, zibilizazio askok aipatu izan dute musikak pertsonengan duen eragina, eta are gehiago, danbor hotsak erabili izan dituzte talde terapiak egiteko. Baina soinua eragin terapeutikoarekin erabiltzea ez da oraintsu arte nagusitu eta gaur egun, pauta jakinak jarraitzen ditu, adituen esanetan erritmo bitalak aurkitu eta taldean sormenezko interakzioak egiteko bidea ematen baitu (terapeuta askorentzat soinu-tresna indartsuena kantua da). Zentzu honetan, giza-sentimenduen esentzia musika-eskalan aurki daiteke; horrela, bemola da minaren zeinurik adierazgarriena eta sostenituak biltzen du alaitasunaren frekuentziarik argiena. Zenbait teoriaren arabera, do maiorraren eskala sotila eta tolesgabea da; re maiorrarena distiratsua; sol notarena, gudaria eta kementsua; do minorrekoa patetikoa eta are tristeagoak fa eta sol minorrenak. Hadyn-en musika plazerrez jotzen dela esan ohi da; Beethovenena, gogotsu; Mozartena, bihotzeko penaz, eta Mendelsonena, pasioz. Zenbait musikologoren ustez, Beethovenen hileta-martxak zortzidun batean gutxitzen ditu bihotzaren taupadak eta klasikorik sendagarrienak Mozart eta Bach, Vivaldi, Indiako klasikoak eta musika taoista dira. Musikak balore unibertsal batzuk ditu, pertsona guztiei eragiten dietenak eta erritmoak, harmoniak, melodiak eta tonuak definituak. Tonu altuak tentsioa sorrarazten du; harmonia minorrak tristura sortzen du eta erritmo motelak moteldu egiten du jarduera fisiologikoa. Horrela, musikoterapeutak paziente bakoitzaren pertsonalitate musikala aurkitu behar du, musika egokia aukeratzeko. Eraginak Fisiologia: aldaketak eragiten ditu bihotzaren eta arnasaren erritmoan eta baita giharretako tentsioan ere. Komunikazioa:arazoak eta kezkak adieraztera bultzatzen du. Afektibitatea: garapen emozional eta afektiborako lagungarri da. Sentsibilitatea: entzumena eta ukimena areagotu egiten ditu. Mugimendua: aktibitatea eragin eta mugimendu-koordinazioa hobetu egiten du. Soziabilitatea: gizarte-harremanak bideratzen ditu. Erabilera Heziketan: Ikasketa prozesuan lagungarri da eta garapen pertsonala eta ikasketako ezgaitasunak gainditzen lagundu egiten du. Psikoterapeutikoa: arazo psikologikoak konpontzen eta portaera ezarriak aldatzen laguntzen du. Medikuntzan: laguntza psikologiko eta fisikoa ematen die (mina gutxitzen lagun dezake) kirurgia, gaixotasun terminalak, zainketa bereziak eta antzekoak bizi dituzten pazienteei. Psikiatrikoa:gaixoen autoestimua eta komunikazio gaitasuna areagotu egiten du. Geriatrikoak: soziabilitatea, memoriaren zainketa, jarduera fisikoa eta errealitatean orientatzeko gaitasuna bultzatzen ditu pertsona nagusien artean. Bergizarteratzea: Drogazaleak desintoxikatzeko prozesuan lagungarri da."

Artikulu honetan musikoterapia zer den, zertan datza, nola lantzen , etab. azaltzen digute. Guretzat interesgarria den artikulu bat deritzot, ez bakarrik biharko egunean irakasle izango garelako eta honelako gaiei inguruko interesa somatu behar dugulako, gure eguneroko bizimoduan lagundu al digun baliabide ezezagun bat dalako. Beraz, animatu irakurten eta zuen iritzia ematen!

Musikoterapia

Musikoterapia edo musika teknika ezberdinez aritzea ez da erraza. Beraz, lehenengo bilatu dezagun zer esan nahi duen termino honek eta zertan datzan:

Zer da musikoterapia? http://www.musikoterapia.es/ web orrian honela azaltzen duten musikoterapiaren esanahia eta helburua:

Haurretan oso garrantzitsua da musika lantzea. http://www.musika.asmoz.org/  web orrian musikaren garrantzia azpimarrazen digute haurraren garapenean.

"Haurraren heziketa prozesuan musika eta hezkuntza banaezinak dira. Umekiak, jaio aurretik, musikak beregan sorturiko estimuluak sentitzen ditu eta estimulu horiek norberaren parte izango dira bizitza osoan.

Musikarekin haurrak erantzun, eraiki, amestu... egiten du, eta hori guztia funtsezkoa da bere heziketa prozesuan. Musikari esker haurrak sentsibilitatea, kontzentrazioa, oroimena, arreta, psikomotrizitatea, irudimena, sormena... landuko ditu, sentimenduak adierazten lagunduko dio. Sozializatu egiten da."

Beraz, oso garrantzitsua da haur batek sozializazio prozesu hau bizitzea. Oso garrantzitsua da sentimenduak plazaratzen jakitea, honek beste hainbat ekintzen aurrean jarrera ezberdinak izaten lagunduko dielako.
"Musikoterapia psikoterapia bat da non musika eta honek dituen elementuak (soinua, erritmoa, melodia eta armonia) talde edota gaixo bat laguntzeko erabiliak diren, komunikazioa, aprendizaia, mobilizazioa eta espresioa lantzeko eta hobetzeko, este baterako. Helburu nagusia behar fisiko, psikiko , sizoal eta kognitiboak lantzea da.Musiikoterapiarekin pertsona baten bizi kalitate hobetzea da lortu nahi dena."

Zelan landu musika haurrekin? Zergatik duen garrantzia?

Testu Luzeak sartzen...

Klasean gaude, eta testu birsatua sartuko dugu. Horretarako edozein artikulu luze hartu eta bertan sartuko dugu dagokion kodigoa jarriz.

Nere kasuan wikipediatik Musikaren definizia datorren orritik Historia zatia kopiatu dut. Bertara jotzeko hemen lagatzen dizuet linka:
Musika soinu-konbinazio edo -mintzaira da; soinuak giza organo fonatzaileek (ahots musika) edota horretarako diseinaturiko musika tresnek sortuak (musika instrumentala) dira, zibilizazio batetik bestera aldatzen diren printzipio teknikoen arabera landuak eta antolatuak. Herri musikaren jatorria historiaurrean dago. Segur aski, hasiera batean erlijioari oso estu loturik izango zen, eta eginkizun estetikoa baino areago magiko- sinbolikoa izango zuen. Musika mota hori talde etniko eta kultural guztiek dute, gehienbat ahozko tradizioz transmititzen da, eta bere garapenak eta eboluzioak bide desberdinak jarraitu dituzte zibilizazio bakoitzean, baina, betiere, teknikoki nahiz instrumentalki sinplea izaten da, eta gai jakin baten inguruan bariazioak inprobisatzeko aukera ematen du. Musika horren barruan sartzen dira, hasi tribu primitiboen abestietatik eta gaur egungo jazzeraino, herrialde desberdinetako folklorea eratzen duten manifestazio musikal guztietatik igarota. Mendebaldean, musika jasoaren garapena Grezian eta Erroman hasi zen, eta handik Europa osora zabaldu zen, bi bide erabiliz: musika profanoa eta erlijiosoa. Azken hori, kristautasunaren hedapenari zuzenean lotua. Gregoriar kantua VI. mendean sortu zen. Jarraian etorri zen, VII. mendean, polifonia (grekotik dator hitza, eta «ahots asko» esan nahi du). Pentagrama edo paper pautatuan musika idazteko modua XI. mendean asmatu zen. XII. mendeaz gero, musika instrumentala polifonikoaren euskarritzat garrantzia hartzen hasi zen, eta gailurrera iritsi zen Palestrinaren eta Orlando di Lassoren (XVI. mendea) konposizioekin, Berpizkunde bete-betean. Barrokoan (1600-1750), teknika berriak asmatu ziren, hala nola monodia lagundua, errezitatiboa eta baxu jarraitua. Aro hartan jaio zen opera ere. Bach eta Haendel bezalako maisuek musika polifonikoak lortua zuen perfekzioa erakutsi zuten. Barrokoaren handitasun-aroaren ondoren, estilo galaitsuagoko musika edo rococoa etorri zen, ponpoxoago eta finagoa. Gero etorri zen haren ordezkoak, Vienako eskolak (1770-1830), sinfonia eta kamara musikaren hainbat forma bideratu zituen. Garai hartako musika sorkuntzako ahalmen handiaren erakusgarri bikain ditugu Haydn, Mozart eta Beethoven. Erromantizismoko musikan (1830-1900) subjektibismoa, poesia eta irudimena ditugu. Schubertekin hasi zen aldi hark Wagner eta Liszt izango zituen gorenean, eta korronte nazionalista erromantikoak iristean amaitu zen. XX. mendean, musikaren joera ohiko arau formalak eta konposizioarenak haustea izan da, atonalitatea eta dodekafonismoa bezalako joeren bidez. Estatu Batuetan jazza sortzearekin eta aurrerapen teknologikoekin, musika konkretua eta elektronikoa etorri ziren. 1950eko hamarkadan berrikuntza handiak izan ziren, eta disko jogailuaren eta irratiaren zabalkundeak maisu zahar eta konpositore berrien obrak hedatu zituzten mundu osoan.